Gipuzkoako errepideko txapelketak 2018
Maiatzaren 12an Zarautzen ospatu ziren Gipuzkoako Errepideko Txapelketak Alebin eta Infantil mailan.
Sailkapen txandak jokatu ziren lehenik eta finalak ondoren.
Alebinetan, Eneko Indo, Eneko Olveira eta Peio Munduate sailkatu ziren finalerako. Finalean tropeleko esprinean iritsi ziren guztiak.
Alebin Nexketan, Intza Del Teso eta Uxue Polo izan ziren lasterketan. Azken honen 3. postua aipatzekoa. Zorionak Uxue.
Infantiletan, Eneko Balda eta Beñat Garaiar izan ziren finalean eta biak esprinean sartu ziren, 12 eta 13. postuetan.
Gipuzkoako erlojupeko txapelketa 2018
OTXEko gazteak Irunen jokatutako taldekako erlojupekoan primeran aritu ziren.
Alebin maila Nesketan 3. postua eta Infantiletan mutilek 2. postua lortu zituzten. Guztira OTXEko 5 talde izan ziren irteera puntuan.
OTXE Eskolako NAHIA POLO AMENABAR 2017 errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun!
Larunbatean, maiatzaren 13an, errepideko txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa 2016-2017 ospatu zen Ataunen. Bertan 240 lasterkari inguruk parte hartu zuten bi kategoritan banatuta: alebinak (10-11 urte) eta infantilak (12-13 urte).
Zirkuitoa Ataungo herriko kaleetan zehar izan zen eta 1,2 km-ko luzera zuen buelta bakoitzak. Alebineko kategorian 4 buelta eman behar izan zituzten eta infantil kategorian, berriz, 10 buelta. Aipatzekoa da aurten partaidetzaren errekorra egon dela eta nabarmentzekoa ere bada nesken partaidetzaren errekorra, zehazki 26 neska aritu baitziren lehian.
Oarsoaldea txirrindularitzako OTXE eskolak txapelketan parte hartu zuen eta duten gogoa eta maila erakutsi zuten; hala ere, errenteriako NAHIA POLO AMENABARrek egindako karrera azpimarratu behar da, infantil kategorian lehendabizikoa bukatu baitzuen eta, ondorioz, errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun berria aldarrikatu baitzen.
Zorionak, NAHIA !!!!
2017 OTXE NAGUSI GIPUZKOAKO MTB TXAPELKETETAN!!
Ekainaren 17an jokatu diren txapelketetan OTXEko txirrindulariek 3 txapel bereganatu dituzte eta eta beste hainbeste podium.
Txirrindulariek ikaragarrizko maila erakutsi dute lehiaketan eta guztia ongi atera zaie lasterketak irabazteko.
Alebinetan Eneko Indo eta Intza Del Tesok irabazi dute txapela eta Infantiletan Eneko Baldak.
Guztira 70 parte hartzaile izan ziren Pasaiako Herrian izandako lasterketan eta eguraldia lagun, giro aparta izan zen ikusle nahiz parte hartzaileentzat. Zorionak txirrindulari guztiei emandako ikuskizunarengatik!
Alebinak Mutilak:
- Eneko Indo OTXE
- Amets Mujika AMPO
- Peio Munduate OTXE
Alebinak Neskak:
- Intza Del Teso OTXE
- Intza Nabarro Hernani Jocc
- Uxue Polo OTXE
Infantil mutilak:
- Eneko Balda OTXE
- Markel Etxeberria OTXE
- Lander Sanz Allerru
Infantil Neska:
- Naroa Olano Oriako
- Irene Dravasa Oriako
- Malena Rodriguez Irunes
2015eko urtarrilean aurkeztu genuen publikoki gure proiektu berri hau. Aurkezpenarekin batera ireki ditugu gure webgunea (hau), facebook eta twiterreko kontuak.
Jadanik irekia dago aurtengo ikastarorako izen ematea. Oarsoaldeko kiroldegi guztietan izango dituzue bete beharreko eskuorriak. Hortaz gain info@otxe.org -ra idatzita ere eman dezakezue izena. Edozein zalantza izan ezkero: info.otxe@gmail.com
Laster arte!