2017 Txara kartela

ALEBIN – INFANTIL MAILAKO MTB GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

OIARTZUNGO MENDI BIZIKLETA PROBA

ALEBIN ETA INFANTIL MAILA GIPUZKOAKO TXAPELKETA

2019ko Martxoaren 2ean 16:00tan

AURKEZPENA

2019ko martxoaren 2an, 16:00tan Oiartzungo Ugaldetxo auzoan dagoen Txara mendi inguruan, mendi bizikleta proba antolatu dugu.

Txapelketa hau mendi bizikleta froga izango da, Alebin eta Infantil mailako gazteei zuzendua.

1,5km duen ibilbideari hainbat itzuli eman beharko dizkiete gazteek.

Kategoria bakoitzak itzuli kopuru ezberdinak eman beharko dizkio zirkuitoari.

Lasterketa honen helburua mendi bizikletaren erabilpena sustatzea da eta baita OTXE txirrindularitza eskolaren sustapena ere.

LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK

Zirkuitua 1,5 km-koa izango da.

Txara Parkean (Mendibil).

Irteera eta helmuga Txarako parkean izango du. Frantzisko Urdinola kalea 9 Oiartzun.

Aparkalekua Ugaldetxo auzoko Frantzisko Urdinola kalean eta Hilerriaren inguruan izango da.

Izen-ematea 15:00etan hasiko da eta 16:00tan irteera emango da.

Itzuli kopurua honakoa izango da:

  • Infantilak 4

  • Alebinak 2

ANTOLATZAILEEN KONTAKTUA

ELKARTEA: OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARITZA KLUBA

Emaila; info.otxe@gmail.com

TFNOA. 686 654381

 PLANOA

https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16149020

OTXE Mtb lasterketa 2017