2018 DENBORALDI BIKAINA MTB TALDEARENTZAT

Amaitu du denboraldia OTXEko Ciclos Iñaki Mtb taldeak.

2018a denboraldi bikaina izan da Ciclos Iñaki Mtb taldearentzat. Talde gaztea eta berritzailea izan da 2018 denboraldikoa. Guztira 15 kadete, Junior 1, 4 Elite/Sub23 eta Master batekin.

Denboraldia Errenteriako San Marko gotrolekuan hasi zen Martxoan eta Lizarran amaitu Azaroaren 11ean. Guztira 18 garaipen izan ditu taldeak. 3 Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko Txapeldun bat. Euskadiko MTB Irekia 3 taldekidek irabazi dute eta denboraldi borobila egitearen isla da hau.

IMG-20180623-WA0019
Gexan Albisu, Nahia Polo eta Urko Munduate Euskadiko Mtb Openeko garialeak.

Honetaz gain 4 taldekide Galizian izandako Eskolarteko Espainiako Txapelketetan izan ziren Euskadiko Selekzioarekin. Bertan postu duinak lortuaz, 12. postua Nahia Polok, 18. Gexan Albisuk, 20. Xabier Txintxurretak eta 22. Oier Maritxalarrek.

IMG-20180709-WA0000
Nahia Polo Espainiako txapelketan.
IMG-20180707-WA0015 (1)

Oier Maritxalar, Gexan Albisu eta Xabier Txintxurreta Espainiako txapelketan.

 

Denboraldi borobila izan da OTXErentzat eta honela jarraitzea espero dugu 2019 denboraldian.

2019 denboraldia berrinkuntzez betea dator, Babesle berriak izango ditu taldeak eta Ciclos Iñaki izena eramateari utziko dio, fitxaketa berriak ere egingo ditu taldeak eta laister emango da hauen berri, gainera taldeko 5 txirrindulari Junior mailan ariko dira. Etxean erakutsitako maila kanpoan erakutsi beharko dute datorren denboraldian. Superprestigio edo Kataluñako Proba Internazionaletara joateko asmoa bait du taldeak.

2019an guztira 22 txirrindulari izango dira:

  • 10 Kadete
  • 5 Junior
  • 3 23urtez azpiko
  • 3 Elite
  • Master 1

OTXEtik esker mila luzatu besterik ez dugu Iñaki Cendoyari, urte guzti hauetan guregan izan duen konfidantzagatik eta txirrindularitzari eman dion guztiagatik. Bera gabe ezinezkoa izango bait zen Gipuzkoan erreferente den MTB talde hau aurrera ateratzea.

IF

MILA ESKER IÑAKI!!!