
ALEBIN – INFANTIL MAILAKO MTB GIPUZKOAKO TXAPELKETAK
OIARTZUNGO MENDI BIZIKLETA PROBA
ALEBIN ETA INFANTIL MAILA GIPUZKOAKO TXAPELKETA
2019ko Martxoaren 2ean 16:00tan
AURKEZPENA
2019ko martxoaren 2an, 16:00tan Oiartzungo Ugaldetxo auzoan dagoen Txara mendi inguruan, mendi bizikleta proba antolatu dugu.
Txapelketa hau mendi bizikleta froga izango da, Alebin eta Infantil mailako gazteei zuzendua.
1,5km duen ibilbideari hainbat itzuli eman beharko dizkiete gazteek.
Kategoria bakoitzak itzuli kopuru ezberdinak eman beharko dizkio zirkuitoari.
Lasterketa honen helburua mendi bizikletaren erabilpena sustatzea da eta baita OTXE txirrindularitza eskolaren sustapena ere.
LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK
Zirkuitua 1,5 km-koa izango da.
Txara Parkean (Mendibil).
Irteera eta helmuga Txarako parkean izango du. Frantzisko Urdinola kalea 9 Oiartzun.
Aparkalekua Ugaldetxo auzoko Frantzisko Urdinola kalean eta Hilerriaren inguruan izango da.
Izen-ematea 15:00etan hasiko da eta 16:00tan irteera emango da.
Itzuli kopurua honakoa izango da:
-
Infantilak 4
-
Alebinak 2
ANTOLATZAILEEN KONTAKTUA
ELKARTEA: OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARITZA KLUBA
Emaila; info.otxe@gmail.com
TFNOA. 686 654381
PLANOA
https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16149020

2019 TALDEKO AURKEZPENA
OTXE Oarsaoaldea Txirrindularitza Klubeko taldeen aurkezpena 2019
Badira 5 urte OTXE abian jarri zela, Oarsaoaldeko 4 udaletxeei esker proeiktu hau egi bihurtzea lortu genuen eta urte hauen ondoren talde haundi bat izatera pasa gara.
OTXEren Eskola aurten ere 23 ikaslerekin hasi dugu.
10 urtetik 14ra bitarteko ikasleak ditugu taldean, 11 alebin eta 12 Infantil. Oarsoaldeko kolore nagusiari jarraituz, maillotaren kolorea berdea izango da nagusiki, LAUNA SL FABRIKAZIO MEKANIKOAN ESPEZIALIZATUAK eta Lezoko GARBIÑE arrandegiaren babesarekin aterako da aurten OTXE txirrindulari eskola.
Ihaz hainbat izan ziren lasterketetan lortutako garaipenak, horien artean Gizpuzkoako Mtb txapelketak kategoria ezberdinetan, bai nexka zein mutilen mailan eta Euskadiko Txapelketako 3. postua errepideko lasterketan. Trialeko modalitatean ere San Markoseko proba irabazi eta beste 3 podium ere lortu genituen
OTXE klubaren bigarren talde nagusia ere egonkortzen dator; izan ere, ihaz Eskualdean falta zen mendi bizikleta lehiaketa talde bat osatzea lortu bagenuen, aurten Junior eta 23 urtez azpikoen hutsunea beteko dugu.
2018an Elite mailan 2 garaipen lortu genituen, eta Euskadiko Mtb Openeko sailkapen nagusiak irabazi genituen Kadete, Kadete Neska eta Master kategoriatan, beste hainbat garaipenekin batera.
Aurten taldea 23 txirrindulariz osatu dugu, Gipuzkoako talde nagusiena izatera pasa gara eta kategoria guztietan izango ditugu txirrindulariak. Aurten OTXEren eskolatik 3 txirrindulari gazte igo dira Mtb taldera eta 2 fitxaketa berri egin ditugu, Elite mailako Patxi Plazaola eta 23 urtez azpiko Garkoitz Arizmendi (Gipuzkoako Txapelduna Junior mailan).
CICLOS IÑAKI taldea URKIA – AD Amets Tailerra izena eramatera pasako da. Ciclos Iñaki eta Orbea bizikletak babesle moduan jarraituko dute.
2018 DENBORALDI BIKAINA MTB TALDEARENTZAT
Amaitu du denboraldia OTXEko Ciclos Iñaki Mtb taldeak.
2018a denboraldi bikaina izan da Ciclos Iñaki Mtb taldearentzat. Talde gaztea eta berritzailea izan da 2018 denboraldikoa. Guztira 15 kadete, Junior 1, 4 Elite/Sub23 eta Master batekin.
Denboraldia Errenteriako San Marko gotrolekuan hasi zen Martxoan eta Lizarran amaitu Azaroaren 11ean. Guztira 18 garaipen izan ditu taldeak. 3 Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko Txapeldun bat. Euskadiko MTB Irekia 3 taldekidek irabazi dute eta denboraldi borobila egitearen isla da hau.

Honetaz gain 4 taldekide Galizian izandako Eskolarteko Espainiako Txapelketetan izan ziren Euskadiko Selekzioarekin. Bertan postu duinak lortuaz, 12. postua Nahia Polok, 18. Gexan Albisuk, 20. Xabier Txintxurretak eta 22. Oier Maritxalarrek.


Oier Maritxalar, Gexan Albisu eta Xabier Txintxurreta Espainiako txapelketan.
Denboraldi borobila izan da OTXErentzat eta honela jarraitzea espero dugu 2019 denboraldian.
2019 denboraldia berrinkuntzez betea dator, Babesle berriak izango ditu taldeak eta Ciclos Iñaki izena eramateari utziko dio, fitxaketa berriak ere egingo ditu taldeak eta laister emango da hauen berri, gainera taldeko 5 txirrindulari Junior mailan ariko dira. Etxean erakutsitako maila kanpoan erakutsi beharko dute datorren denboraldian. Superprestigio edo Kataluñako Proba Internazionaletara joateko asmoa bait du taldeak.
2019an guztira 22 txirrindulari izango dira:
- 10 Kadete
- 5 Junior
- 3 23urtez azpiko
- 3 Elite
- Master 1
OTXEtik esker mila luzatu besterik ez dugu Iñaki Cendoyari, urte guzti hauetan guregan izan duen konfidantzagatik eta txirrindularitzari eman dion guztiagatik. Bera gabe ezinezkoa izango bait zen Gipuzkoan erreferente den MTB talde hau aurrera ateratzea.
MILA ESKER IÑAKI!!!
Gipuzkoako Eskolarteko MTB Txapelketak
OTXE NAGUSI GIPUZKOAKO MTB TXAPELKETETAN!!
Ekainaren 17an jokatu diren txapelketetan OTXEko txirrindulariek 3 txapel bereganatu dituzte eta eta beste hainbeste podium.
Txirrindulariek ikaragarrizko maila erakutsi dute lehiaketan eta guztia ongi atera zaie lasterketak irabazteko.
Alebinetan Eneko Indo eta Intza Del Tesok irabazi dute txapela eta Infantiletan Eneko Baldak.
Guztira 70 parte hartzaile izan ziren Pasaiako Herrian izandako lasterketan eta eguraldia lagun, giro aparta izan zen ikusle nahiz parte hartzaileentzat. Zorionak txirrindulari guztiei emandako ikuskizunarengatik!
Alebinak Mutilak:
- Eneko Indo OTXE
- Amets Mujika AMPO
- Peio Munduate OTXE
Alebinak Neskak:
- Intza Del Teso OTXE
- Intza Nabarro Hernani Jocc
- Uxue Polo OTXE
Infantil mutilak:
- Eneko Balda OTXE
- Markel Etxeberria OTXE
- Lander Sanz Allerru
Infantil Neska:
- Naroa Olano Oriako
- Irene Dravasa Oriako
- Malena Rodriguez Irunes
Gipuzkoako errepideko txapelketak 2018
Maiatzaren 12an Zarautzen ospatu ziren Gipuzkoako Errepideko Txapelketak Alebin eta Infantil mailan.
Sailkapen txandak jokatu ziren lehenik eta finalak ondoren.
Alebinetan, Eneko Indo, Eneko Olveira eta Peio Munduate sailkatu ziren finalerako. Finalean tropeleko esprinean iritsi ziren guztiak.
Alebin Nexketan, Intza Del Teso eta Uxue Polo izan ziren lasterketan. Azken honen 3. postua aipatzekoa. Zorionak Uxue.
Infantiletan, Eneko Balda eta Beñat Garaiar izan ziren finalean eta biak esprinean sartu ziren, 12 eta 13. postuetan.
Gipuzkoako erlojupeko txapelketa 2018

Txara Mtb – Alebinak eta Infantilak
OIARTZUNGO MENDI BIZIKLETA SUSTAPEN LASTERKETA
ALEBIN ETA INFANTIL MAILA
2018ko Martxoaren 10ean 16:30etan
OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Kluba
AURKEZPENA
2018ko martxoaren 10ean, 16:30etan Oiartzungo Ugaldetxo auzoan dagoen Txara mendi inguruan, mendi bizikleta proba antolatu dugu.
Txapelketa hau mendi bizikleta froga izango da, Alebin eta Infantil mailako gazteei zuzendua. Txirrindularitza modalitateko kirol txartela izan ala ez izan , guztiei zabaldua.
1,5km duen ibilbideari hainbat itzuli eman beharko dizkiete gazteek.
Kategoria bakoitzak itzuli kopuru ezberdinak eman beharko dizkio zirkuitoari.
Lasterketa honen helburua mendi bizikletaren erabilpena sustatzea da eta baita OTXE txirrindularitza eskolaren sustapena ere.
LEHIAKETAREN EZAUGARRIAK
Zirkuitua 1,5 km-koa izango da.
Txara Parkean (Mendibil).
Irteera eta helmuga Txarako parkean izango du. Frantzisko Urdinola kalea 9 Oiartzun.
Aparkalekua Ugaldetxo auzoko Frantzisko Urdinola kalean eta Hilerriaren inguruan izango da.
Izen-ematea 15:30ean hasiko da eta 16:30etan irteera emango da.
Itzuli kopurua honakoa izango da:
-
Infantilak 4
-
Alebinak 2
ANTOLATZAILEEN KONTAKTUA
ELKARTEA: OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARITZA KLUBA
CIF: G75165282
EMAILA; info.otxe@gmail.com
TFNOA. 686 654381
PLANOA
https://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=16149020

Open Esukadi XCO 2018 Errenteria San Marko
Alvaro Carral eta Karla Kortazar nagusi Errenteriako Mtb lasterketan!
184 parte hartzaile izan ziren San Marko Gotorlekuko lasterketan. Gauean izandako euri jasek lokatza ekarri zuten berriz ere San Marko inguruetara eta lasterketa gogorra izan zen beste behin ere.
Euskadiko Opena ireki duen lasterketa izan zen igandekoa eta baita Gipuzkoako Txapelketa ere. Honela geratu ziren sailkapenak.
Elite G:
- Alvaro Carral IN-GRAVITI
- Jose Antonio Diez BIKEZONA.COM
- Diego Latasa SARRI BIKES
Elie E:
- Karla Kortazar BASKONIA/BARAKA BIKE
- Monica Carrascosa BIKEZONA.COM
- Meritxell Henales BIKEZONA.COM
Gipuzkoako Txapeldunak:
- Elite G: Jon Erguin LOINAZ
- Sub23: Ander Buendia CICLOS IÑAKI
- Junior: Garikoitz Arizmendi NON-STOP
- Cadete G: Gexan Albisu CICLOS IÑAKI
- Cadte E: Nahia Polo CICLOS IÑAKI
- Master30: Iker Arruabarrena RACING SHOX
- Master40: Urko Munduate CICLOS IÑAKI
Alebin eta Infantilek ere izan zuten bere lasterketa txikia. Guztira 60 haur atera ziren. Alebinek 2 itzuli eman zizkioten ibilbideari eta Infantilek aldiz 3 itzuli.
Sailkapen guztiak hemen.
2018ko OPEN EUSKADI XCO San Marko ERRENTERIA
GIPUZKOA MTB TXAPELKETA XCO
2018- 03-4 ERRENTERIA
Info: Hemen
OPEN EUSKADI XCO 2018 San Marcos Errenteria
CAMPEONATO DE GIPUZKOA MTB
4-03-2018 ERRENTERIA
Info: Aqui

OTXE txirrindularitza eskolako NAHIA POLO AMENABAR 2017 errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun!
Larunbatean, maiatzaren 13an, errepideko txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa 2016-2017 ospatu zen Ataunen. Bertan 240 lasterkari inguruk parte hartu zuten bi kategoritan banatuta: alebinak (10-11 urte) eta infantilak (12-13 urte).
Zirkuitoa Ataungo herriko kaleetan zehar izan zen eta 1,2 km-ko luzera zuen buelta bakoitzak. Alebineko kategorian 4 buelta eman behar izan zituzten eta infantil kategorian, berriz, 10 buelta. Aipatzekoa da aurten partaidetzaren errekorra egon dela eta nabarmentzekoa ere bada nesken partaidetzaren errekorra, zehazki 26 neska aritu baitziren lehian.
Oarsoaldea txirrindularitzako OTXE eskolak txapelketan parte hartu zuen eta duten gogoa eta maila erakutsi zuten; hala ere, errenteriako NAHIA POLO AMENABARrek egindako karrera azpimarratu behar da, infantil kategorian lehendabizikoa bukatu baitzuen eta, ondorioz, errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun berria aldarrikatu baitzen.
Zorionak, NAHIA !!!!